BIZIKI izeneko proiektu berriari ekiten!

Irailaren 15ean,burutu nahi dugun BIZIKI izeneko proiektu berria bultzatzeko crowdfunding kanpaina abiatu genuen:

BIZIKIren bitartez, bizikletaren erabileran oinarritutako hausnarketa prozesu bat sorkuntza prozesu batekin kateatu nahi dugu. Bizikletak euskara, artea, feminismoa eta mugikortasunarekin duen harremanean sakondu 4 aditu elkarrizketatuz, eta ondoren irudiak hitz eta soinuekin nahastuz 20 argazki+testu sortu, guztiak argazki erakusketa berezi batean biltzeko. Guztia zehatz-mehatz azalduta HEMEN

Gipuzkoako Foru aldundiak META! deialdiaren barruan bultzatuko dituen 20 kultur proiektuen artean aukeratu du gurea, eta irailaren 15ean, abendura arte iraungo duen crowdfunding kanpainari ekin genion, proiektua 2017an martxan jarri ahal izateko.
Gogo eta ilusioz beterik gaude erronka berriari aurre egiteko, baina jendearen parte-hartzerik gabe ezingo dugu BIZIKI gauzatu. Animatuko al zara zure babesa ematen?Laguntzeko modu asko daude, eta guzti-guztiak zaizkigu baliagarriak:

  • Proiektua zabaltzen: zure inguruan eta sare sozialetan proiektuaren berri ematen, gure eta interesa izan dezaketen komunikabide edo erakundeen arteko zubi lanak egiten…
  • Proiektuko zeregin zehatzen parte hartzen: bideoak editatzen, erakusketako portada diseinatzen, publikazioa maketatzen, gaztelania eta frantsesera itzulpenak egiten, webgunea atontzen, aurkezpen festarako eta erakusketarako lekuak bilatzen… laguntza txiki bat ondo etorriko litzaiguke gauza askotarako.
  • Dirua ematen, sarien truke: aurkezpen festara gonbidapena, sortutako obrak postal formatuan, markodun argazkiak… emandako diru kopuruaren arabera aukeratzen duzuna. Gainera, jendeak emandako euro bakoitzeko beste bat jasoko dugu Foru Aldunditik diru-laguntza gisa, epearen barruan proiektua garatzeko minimo bezala finkatu dugun kopurura iristen bagara.

Proiektua ezagutzera eman eta laguntzak lortzeko baliatu nahi dugu crowdfunding kanpaina hau, baina baita sorkuntzarako ere. Hori dela eta, irauten duen bitartean, guk sortutako argazkiak, bideoak, testuak eta saretik arrantzatutako hausnartzeko materiala igoko ditugu #BIZIKI traolarekin sare sozialetako gure profiletara. Dagoeneko hasiak gara:

Helburua lortzeko kapaz izango al gara? Ala utopia hutsa ote da? Guk badugu esperantza. Zuenganako esperantza. Aldez aurretik esker mila! Ondo bizi… eta aurrera, BIZIKI!


 

Advertisements